ABENDUAK 14 / 14 DE DICIEMBRE
- 19:30-20:30 Espacio 2016 Gunea, Easo kalea, 43, Donostia
- Ikerketaren aurkezpena / Presentación del estudio
- Arantxa Iurre: La mujer en las artes escénicas de Euskadi, Siglo XX. Teatro
Arantxa Iurre Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn. 1982. urtean, antzerkiaren munduan sartu zen, eta 8 urtez zuzendu zuen Getxoko Antzerki Eskola. Gaur egun, simulacro teatro eta Utopian taldeetako kidea da, eta antzerkia, dantza zein perkusioa sortzen dituzte bertan. Bere lan-jarduerari dagokionez, Antzerkiaren Teoria eta Historiako irakaslea da, eta Simulacro teatro taldeko aktorea, zuzendaria eta autorea ere bai. Antzerkian eman dituen 28 urteok kontuan hartuta, badira 7 urte Aintza Uriarterekin batera “Emakumeek Arte Eszenikoetan duten Agerikotasuna” ikertzen hasi zela. Horren ondorioz, bi lan argitaratu dituzte: Euskadiko Arte Eszenikoetako Botere eta Erabaki Guneetako Parekotasuna/Desberdintasunak eta Euskadiko Eguneroko Programazioaren eta Jaialdien Azterketa. Ikerlan horiek eurek antolatutako Emakumeek Euskadiko Arte Eszenikoetan duten Agerikotasunari buruzko I. eta II. Topaketetan jarri zituzten erakusgai. Euren ikerketen bidez, emakumeei agerikotasuna ematen diete antzerkiaren munduan, eta parekotasuna programazioetarako irizpide kulturaltzat hartu beharra dagoela adierazten dute.
Feministaldian, berak idatzitako La Mujer en las Artes Escénicas en Euskadi. Siglo XX. Teatro liburua izango du hizpide. Bertan azaltzen duenez, gure herrialdeko emakume antzerkigile asko ikusezinak izan dira liburu askotan, eta euren sorkuntza-lanetan euren garaiko gizartea nola islatu zuten nabarmendu beharra dago.
Arantxa Iurre es licenciada en Periodismo por la Universidad del País Vasco. Desde 1982 entra en el mundo del teatro y dirige durante ocho años la Escuela de Teatro de Getxo. En la actualidad forma parte de Simulacro teatro y de Utopian, un espacio de creación de teatro, danza y percusión. Su actividad profesional está centrada en la docencia como profesora de Historia y Teoría Teatral, y como actriz, directora y autora con Simulacro teatro. Sus investigaciones siempre son medios para visibilizar a la mujer en el teatro y persiguen que la paridad se convierta en criterio cultural para las programaciones. Ha publicado junto a Aintza Uriarte: Paridad/Disparidad en los centros de poder y decisión de las Artes Escénicas del País Vasco y Estudio de la Programación diaria y Festivales en el País Vasco.
En Feministaldia nos hablará de su libro La Mujer en las Artes Escénicas en Euskadi. Siglo XX. Teatro, en el que se explica la presencia, hasta ahora invisible en muchos libros, de las creadoras teatrales de nuestro país y cómo reflejaron la sociedad que les tocó vivir en sus creaciones.
INFO ARANTXA IURRE