Urtero bezala, Feministaldian pelikula feminista bat ikusteko aukera izango dugu Donostiako Antzoki Zaharrean. Aurtengoa izango da Ulrike Ottinger-en, zinemagile alemaniarren,»Emakume alkoholiko baten erretratua”. Proiekzioa abenduaren 18an izango da arratsaldeko 7etan.
Ulrike Ottinger
«Oso gazte hasi nintzen, nire amak, bere lanbidea zela eta, asko bidaiatu behar izaten zuen, eta txikitan harekin bidaiatzen nuen. Bederatzi urte betetzean, Kodak Retina kamera txiki bat oparitu zidan. Argazkiak egin niezazkiokeen ezagutzen nuen jende interesgarri hari guztiari.
Halaxe hasi nintzen «bestea»ren berri izaten. Gero antzerkia egiten jardun nuen, Konstantzan. Garai hartan zuzendari asko zeuden emigraziotik itzuliak, frantziar kultura asko zegoen nonahi, frantziar militarrek Konstantzan zutelako kuartela.
Aita margolaria zenez, harreman estua geneukan artistekin. Baina gero denbora asko behar izan nuen benetan zer nahi nuen erabakitzeko. Parisera joan nintzen, eta margolari moduan hasi. Geroago, garai hartan frantsesez «action» esaten zitzaiona egin nuen, ondoren performance bihurtuko zena. Parisen interes handia hartu nuen zineman.
Ulrike Ottingeren webgunea (ingelesez)
- “Emakume alkoholiko baten erretratua” (Bildnis einer Trinkerin. Aller jamais retour)
- SINOPSIA
Ez ohikoak eta elkarren artean oso ezberdinak diren bi emakumeen erretratua. Bata, aberatsa eta eszentrikoa, zeinak bere sentimenduak maskara zurrun baten atzean ezkutatzen baititu, eta gogaitu arte kontzienteki edanari ematen baitio. Bestea, hiriko edale ezaguna da. Elkar ezagutzen saiatu arren, ez dira ondo konponduko. Istorioaren atzean, Berlin, turismo grotesko mota bati irekitzen den hiria (zurrutarien geografia bat). Era berean, bertako pertsonen edo bisitarien ekarpenak osatuko dute hiriaren erretratua, hala nola, rock-abeslarienak, idazleenarenak, artistenarenak, edota taxilarienak. Tabea Blumenschein, Magdalena Montezuma, Nina Hagen eta Eddie Constantinenak, barne.
Filmaren Fitxa (gaztelaniaz)
Como todos los años, en el Feministaldia tenemos la oportunidad de ver una película feminista. En la edición de este año hemos elegido la película de la directora alemana Ulrike Ottinger, “Retrato De Una Alcohólica. Billete Sin Retorno”. La proyección será en el Teatro Principal de Donostia, el 18 de diciembre a las 7 de la tarde.
Ulrike Ottinger (1942, Konstanz) se inició en el cine a principios de los setenta tras una trayectoria en el campo de las artes plásticas (pintura, fotografía, performance). Después vendrían miles de imágenes -fotografías, colecciones de postales, recortes de periódicos, ilustraciones y varios documentos iconográficos-, componentes del archivo abierto de una vida y una obra basadas en el principio del collage de imágenes y acontecimientos. Vinculada al cine experimental, esta cineasta constituye una de las miradas más transgresoras, controvertidas y provocadoras del cine alemán.
Web de Ulrike Ottinger (en inglés)
- “Retrato De Una Alcohólica. Billete Sin Retorno” (Bildnis einer Trinkerin. Aller jamais retour)
- SINOPSIS
Un retrato de dos mujeres inusuales pero también muy diferentes. Una rica y excéntrica, que oculta sus sentimientos detrás de una máscara rígida, y que de manera consciente bebe hasta la muerte. La otra es una bebedora conocida en la ciudad. En el curso de la historia tratan de conocerse, pero no se avienen a poder estar juntas. En el fondo de la historia, la ciudad de Berlín, abierta a un tipo grotesco de turismo (una geografía de bebedores) y que se complementa con las aportaciones auténticas de las personas que viven allí o están de visita, cantantes de rock, escritores, artistas, taxistas. Con Tabea Blumenschein, Magdalena Montezuma, Nina Hagen y Eddie Constantine.
- ANTZOKI ZAHARRA / TEATRO PRINCIPAL
- Abenduak 18 de Diciembre
- 19:00