Estatugintza komunitarioa eta politika pertsonala

img_8321

Tabakalerako Z aretoa lepo bete da, Jule Goikoetxea eta Onintza Enbeitaren hitz hartzeak entzuteko. Estatufobia liberalaz eta Politikotik pertsonalera aritu dira hurrenez hurren.

Goikoetxeak hartu du #plaza lehendabizi. Estreinakoz azaldu du lantzen ari den ideia multzo berria, hain zuzen, korronte eta ideologia politiko desberdinen estatufobiaz edo estatuari dioten gorroaz aritu da.

Estatuaren «kontra» egoteko erabili izan ohi diren bi ideia nagusi azpimarratu eta deseraiki ditu, hain zuzen, estatuari atxikitzen zaion biolentzia esentziala eta baita mugei zaien fobia.

Lehenengoari dagokionez, besteak beste, biolentziaren monopolioa estatuak duela gezurtatu du. Hain zuzen ere, azaldu du sarri erabiltzen dela premisa hori, eta ahaztu egiten dela, familiak, komunitateak, eta beste egitura askok ere erabiltzen dutela biolentzia eta ez garela hain esentzialistak beste egitura horiek biolentoak direla esaterako orduan.

Estatuari egozten zaion beste kritiketako bat, mugak ezartzen dituela izan ohi da. Goikoetxeak mugak zehaztu behar liratekela adierazi du, esaterako «pertsonen aurkako mugak, noski ezetz, baina multinazionalen aurkako mugak? Noski!» adierazi du.

Azkenik estatugintzan zein egitura publiko komunen inguruan ideia eta proposamen erreal eta tokian-tokikoak egiteko ordua dela adierazi du.

img_8324

«Majistral, excelente»

Enbeitak ondoren, aurkeztutako hitzaldiaren izenburua azaltzen hasi du hitz hartzea. Hain zuzen, Kate Milleten «Pertsonala politikoa da» leloa eraldatu, eta azken urteetan izandako ibilbide politiko-publikoa azaltzeko «Politikotik pertsonalera» leloa aurkeztu du.

Espainiako Diputatuen Kongresuan izandako esperientzia izan du hizpide, eta arlo desberdinetan bizitakoak sakondu ditu. Hain zuzen ere, kanpotik zein komunikabideetatik jasotako gutxiezpenekin hasi da, esaterako aipatu du, 25 aldiz galdetu diotela publikoki ea Rocio Juradoren zalea den. Honek besteak beste, ideologia feminista folklorizatzeko intentzio bat azaltzen duela adierazi du.

Bestalde, «oihan politikoa» izendatu duen mundu politiko horretatik jasotako, presio, irain, eta abarrak izendatu ditu. Eta azkenik partiduan bertan bizitakoak azaldu ditu, besteak beste, «nekagarria da zure alderdikideei kontatu behar izatea emakumea zarelako eta diskurtso propioa duzulako erasotzen zaituztela» adierazi du.

Amaitzeko, partiduen barruan emakumeentzako ahalduntze guneak ezinbestekotzat jo ditu. Egindako ibilbide politikoa parlamentuan egindako interbentzio baten ingurukoan esan ziotena baliatuz laburbildu du: «Majistral, excelente», eta aretoak txalo zaparradaz berretsi dio balorazioa.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s