Azaroaren 30eko programazioa «Gorputz arautuen inguruko erresistentziak: sexu-disidentzia eta gorputz arbuiagarriak» hitzaldiarekin hasi genuen. Aretoa lepo bete zen Elena Urko PostOpeko kidea entzuteko.
Ondoren, 19:30ean, «Islamofobia egiturazko arrazekia modura» mahai ingurua izan genuen Hajar Samadi eta Tarana Karim aktibistekin, hurrenez-hurren Islamobofiak denoi eragiten digu eta Islamofobia eta feminismoa izenburupean egin ziztuzten ekarpenekin. Bereziki bete zen aretoa mahai honekin, eta eztabaida mamitsua eman zen ostean.
Eguna amaitzeko, «Erradikalak gara» ikuskizuna izan genuen Ane Labaka, Beatriz Egizabalen eskutik. Barreak, umorea eta kritika ardatz, ikuskizun ezin hobea eman zuten.
Comenzamos la programación del 30 de noviembre con Elena Urko de PostOp, que nos presentó la charla de nombre «Resistencias en torno a la normalidad corporal: disidencia sexual y cuerpos abyectos».
Más tarde, dimos comienzo a la mesa redonda «Islamofobia como forma de racismo estructural» en la que intervinieron Hajar Samadi con»La islamofobia nos afecta a todxs» y Tarana Karim con»Islamofobia y feminismo». La sala se llenó del todo y el debate posterios fue muy fructifero.
Para acabar el día tuvimos nuestra dosis de risas, humor y crítica de la mano de Ane Labaka, Beatriz Egizabal, con su performance «Erradikalak gara».