Idoia Zabaletaren eta Marion Cruz Le Bihan-en performance ekitaldiak izango ditugu abenduaren 17an #Feministaldia14ko lehenengo egunaren amaieran. Ekintza bi horiek zalantzan jartzen dute kontatzeko ohiko modu tradizionalak. Feminismoek eskatu duten ildotik, eraikuntza modernoaren monolitismoari eta gelditasunari aurre egin nahi die kontaketa alternatiboen bitartez.
ZALDIAK
Historian izandako zaldi ospetsu guztiak ospatzen ditugu -zaldi historikoak, egiazkoak, mitologikoak, diazetilmorfinikoak, alegiazkoak- dantza baten bidez. Trostan! Lauhazka! Beti aurrera doan dantza !
Dantza: Idoia Zabaleta koreografoa da eta biologian lizentziaduna. Koreografiaz baliatzen da gauzak harremanetan jartzeko. Dantzan deritzon gauzarik dibertigarrienetako bat bestearekin dantzatzea da, pertsona, objektu edo planeta bat izan, lotuta edo soltean. Nazioarteko festibaletan aurkeztu du bere lana, eta hainbat graduondoko ikastaro eta masterretan ematen ditu eskolak. 2008 urtez geroztik AZALA sorkuntza-eremua kudeatzen du Juan Gonzalezekin batera. Eremu hori Arabako landan dago kokatua.
Musika: Myriam p bateria-jotzaile eta musikari autodidakta da. Jardunean dauden taldeetan edota musikariekin aritzen da. Rock-pop taldeetan 1993 urtez geroztik. 2006an hasi zuen “Gora Japon” taldean kolaboratzen Jon Mantzisidor musikariarekin batera. Harekin inprobisazioari eta esperimentazioari ekin dio. 2014ko Udaberritik, Itziar Markiegirekin (Jana Jan, Anorexia metal, Baba Llaga) batera MAGMADAM (formazio irekia), zarata, energia eta inprobisazio experimental proiektu berrian dirau zuzenekotan garatzen
CALAMITY JANE, CARTAS A SU HIJA (1877-1902)
Marion Cruza Le Bihan: 2014 urtez geroztik Muskizen bizi naiz. Aurten aurkeztutako lanak: Bilboko Club Le Larraskito -n 1020 items, Ejercicios Mari Pepa -kin Zarata Fest -an eta La métamorphose des dieux, 494 T-festa#2 -an. (kamixeten diseinua, Xara Sacchi eta Sarah Rasinesekin bideo-instalazioa, Leire Vergarak prestatutako Cuando de repente la curiosa descripción toma otro rumbo, Bilboko Alhóndigan). Azalak (Lasierra, Araba 2014) bultzatutako ERREKAN proiektuan parte hartzen dut. PANTALLA FANTASMA III (Puerta, Bilbao 2014) saio berezi batean Montrealen (Canadá 2013) hasitako EPIPHANY sailari jarraipena eman diot.
Azkeneko lanetan hainbat atalen (idazmena, marrazkia, argazki/bideo/irudi muntaketa, eta eszenaratzea) arteko loturan murgildu naiz.
- EKITALDIAREN FITXA
- NON: Arteleku
- DATA: abenduak 17
- ORDUA: 20:30-23:00
ARTELEKU