Hiru idazle euskaldunak izango ditugu Feministaldian, abenduaren 20an, literatura, sexualitatea eta feminismoari buruz aritzeko.
Itxaro Borda
Baionan jaio zen 1959ko martxoaren 29an. Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen. Nekazaritzan eta Historian lizentziatua. Lanbidez postaria: garai batean Parisen, gero Maulen, eta gaur egun Baionan. Baiona Ttipiko Cordeliers karrikan bizi da.Maiatz literatur aldizkariaren sortzailea izan zen Luzien Etxezaharretarekin batera, 1982an. Lehen liburua 1984an eman zuen argitara: «Bizitza nola badoan» (poesia). 2002an Euskadi Saria jaso zuen, «%100 basque» nobelari emana.
Kazetaritzako fakultatean erakutsi zioten objetibotasunarekiko miresmenagatik agian, Literatura Konparatuko masterra egiten bukatu zuen. Orduz gero, bi esaldi zuzen idazten dituenerako, lau aldrebes zirriborratzen ditu. Baina ziurrenik, ez du kazetaritzarekin zer ikusirik, poesiak galdu baitzuen bidean eta hura irakurri eta hartaz irakurketak egitea du pasio. Poesia alu bat da.
- Estekak
- Kolaborazioak Argian
Elgoibar, 1989. Itzulpengintzan lizentziatua eta literatura konparatuan masterra. Letren munduarekin lotura estua beti: irakurketa, eztabaida, itzulpena, idazketa. Tripetako feminista lehenik, unibertsitate-garaian diskurtsora iritsia. Azken horrek gainontzeko guztia blaitzen du derrigor, kontzientzia feministaren birus iraultzaile eta ederra kutsatzen saiatzen naiz itzulpen-lanetan (batez ere Elearazi blogean), prentsako kolaborazioetan eta literaturan.
- MAHAI-INGURUAREN FITXA
- Hizkuntza: euskara (Habrá servicio de traducción al castellano)
- NON: Sukaldea Tabakalera
- DATA: abenduak 20
- ORDUA: 16:30-18:30
TABAKALERA