“Rock-a feminismoaren soinua” hizpide, euskal musika garaikideko bi talde feminista, MEFSST!, Emarock, eta Anari Alberdi musikaria bilduko ditugu Tabakalera-Sukaldean abenduaren 20an.
MEFSST Hardcore/Punk
Eszenan batez ere emakumeen presentzia eskasa zela ikusita, hau zalantzan jarri eta horren inguruan hausnarketa egiteko gogoz sortu zen, bai eszenatokian, publikoan zein eremu teknikoagoan ere. Horretarako gai honen inguruan egindako ekintzarik ezagunena Maiatzean ospatzen den izen bereko jaialdia izan arren, tailerrak, kontzertuak, etab… antolatzen ditugu urtean zehar, saretzeari garrantzia handia emanez.
2010. urtean Saioa Gauilunak argazkilariari kontzertuetako argazki erakusketa bat egitea proposatzen diote Eibarren dagoen Karrika tabernan jartzeko.
Argazkiak aukeratzen hasi eta konturatu zen Emakume musikariz soilik osatutako erakusketa egin ahal zuela, Karrikakoa bere lehen erakusketa izan behar zuenez ideia hau baztertu zuen, baina handik gutxira berriro hartu eta Emarock proiektua izango zena jaiotzekotan zegoen. Argazkiak begiratu eta bertan agertzen ziren denak abeslariak zirela konturatu zen eta hor hasi zitzaizkion lehenengo galderak ,” ez ahal daude Euskal Herrian emakume gitarrajolerik? Eta baterijolerik? Edo neskez bakarrik osatutako talderik? Edo akaso ez diet nik argazkirik atera?” ematen zuen orokorrean hala zela, euskal herrian oso emakume gutxi zeudela musika taldeetan, ta zergaitik ez saiatu hau aldatzen? Ta ordun bai esan genezake Emarock proiektua jaio zela. Piskanaka Euskal herriko leku ezberdinetako lagunak batu eta bakoitza berean Emarock gorpuzten hasi ginen, ta bide batez Emarock elkartea sortu genuen guzti hau kudeatzeko
Ta zer da Emarock? Emarock proiektu bat da, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismo eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola, emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe.
Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, denborarekin hori aldatzea espero da. Beti ere errealitatea zein den isladatuz eta gendearen hausnarketa bilatuz.
Euskal herrian emakumez soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzu? Zenbat emakume bakarlari edo musika taldeetan? eta euskeraz aritzen direnak? Emakume baterijolerik ezagutzen ahal dituzu? Eta gitarrajolerik? Zergaitik musika eskolak neskez beteta daude eta gero eszenatokietan ez da kopuru hori mantentzen?
2012ko maiatzean ofizialki eman genion hasiera Emarock “Iragana, oraina eta geroa” argazki erakusketari, nahiz eta lehenago, aurreko urtean 2011an, erakusketaren aurrerapen txiki bat Ondarruko Basati Pizzerian eta Mutrikuko Abendurock jaialdian ikusgai egon zen.
Arrez gero dagoeneko 15 herri baino gehiagotan izan gara erakusketa edo erakusketaren parte den dokumentala proiektatzen. 2012.urtetik Bilboko Irola Irrati librean gure irratsaio propioa daukagu, eta jada 16 talde baino gehiago elkarrizketatu ditugu. Ta nola ez gure abesti propioa ere badaukagu Garazi Zabaletak musikaria egindakoa. 2013ko Maiatzean lehenengo Emarock Gauak egiten hasi ginen, bertan eszenatokira igotzen ziren musikarien gehiengoa emakumeak zirelarik.
Gure lagun eta musikaria den Idoia Arraiza (Gaur Ez taldeko gitarrista) esaten duen moduan: IGO ESZENATOKIRA ETA JAN MUNDUA!!!
ANARI ALBERDI (Azkoitia, 1970)
Literaturako irakaslea lanbidez, gure artean musikari moduan da ezaguna, 1996an bere izena zeraman lehen disko hura argitara eman zuenetik. Geroztik, hiru lan atera ditu eta hainbat kolaborazio egin du.
Beste musikari batzuekin batera, BIDEHUTS zigiluaren sortzaileetako bat da.
- MAHAI-INGURUAREN FITXA
- Hizkuntza: euskara (Habrá servicio de traducción al castellano)
- NON: Sukaldea Tabakalera
- DATA: abenduak 20
- ORDUA/ HORA: 19:00-21:00
TABAKALERA
1 Comment