Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdirekin bertso saioa

Aurtengo Feministaldiako azken egunean, abenduaren 20an, gurekin izango ditugu Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsotan. Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da.

Maialen Lujanbio Zugasti

feministaldia_maialen_lujanbio(Hernani, 1976) Arte Ederretan lizentziaduna. Bertsolaria. Hogei urtetik gorako bidean bat-bateko bertsogintza landu du nagusiki, bai plazaz-plazako ibilian eta baita Txapelketetan ere. 2009.ean Euskal Herriko txapeldun izan zen, 2013.ean txapeldunorde.

Bertsogintza bestelako sorkuntza jardunekin bat eginez zenbait esperientzia ondu ditu, hala nola Ornitorrinkus proiektua musika esperimentalarekin elkarlanean, edo berrikiago Txori-mugariak eta Hegi Egia Egiak irrati-performanceak. Prentsa idatzian eta irratian iritzigile aritua da. Bertsogintzaren eta oro har euskarazko letren inguruan dihardu.

Bertsozale Elkartearen webgunean

Uxue Alberdi Estibaritz

feministaldia_uxue_alberdi(Elgoibar, 1984). Idazlea eta bertsolaria da. Kazetaritzan lizentziatua. Literaturan, helduentzako bi ipuin-liburu («Aulki bat Elurretan», Elkar, 2007 eta «Euli-giro», Susa, 2013) eta nobela bat (Aulki-jokoa, Elkar, 2009) argitaratu ditu; eta, besteak beste, haurrentzako «Ezin dut eta zer?»; «Marizikina naiz eta zer?» eta «Txikitzen zaretenean» ipuinak. «Pirritx, Porrotx eta Marimotots» pailazoentzat ipuinak eta kantuen letrak idazten ditu.

Bertsolari gisa begirada feminista lantzen saiatzen da eta gaiaz hainbat hitzaldi eta tailer eman izan ditu. Gaur egun alabaren zaintza lanak bertsogintzarekin eta literaturarekin uztartzen ditu, eta denbora librean dantza egiten du.

 

 

feministaldia_ainhoa_aranburuAinhoa Aranburu gai jartzailea izango da. Honako bideo honetan gaiaz jartzeari heldu dio.

 

 

 

 

 

 

EKITALDIAREN FITXA 

  • NON: Guardetxean
  • DATA: abenduak 20 de diciembre.
  • ORDUA: 22:00

 

  • GUARDETXE
  • Andereño Elvira Zipitria, 7

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s