Bada estrategia feministarik Hezkuntzan

Feministaldiari hasiera eman diogu Estrategia Feministak Hezkuntzan II zikloaren baitan «Feminismoen eta tratu onen onurak irakasleentzat» tailerrarekin. Arremanitz kooperatibaren eskutik, Edurne Epelde Pagola eta Edurne Mendizabalek gidatu dute 30 lagunek bete duten saioa.

Norberak lan egiten duen esparrua aipatuz eta bertan ona zertan den azalduz hasi da aurkezpen erronda. Ondoren, Arremanitzek 2010. urtetik daraman jarduna azaldu dute, besteak beste, tratu onen filosofia azalduz. Hain zuzen, fokoa tratu txarretan jarri ordez, ondo tratatze horretan jartzen dihardute, izan ere, tratu txarrak izendatzean biktima/erasotzaile dinamikak sortzen baitira sarri eta kontrara, tratu onak aipatzean, jarrera eraikitzaileak elkarbanatzen dira.

Interbentzio integrala

Eskoletan egin daitezken 8 orduko interbentzioez gain, irakasleekin, gurasoekin, eskolaz kanpo… egin beharreko lana azpimarratu dute, eraldaketa integrala izan dadin, besteak beste.

Hala, gazteak eragileen eragile izan daitezen da helburuetako bat, hau da, haiek beren kabuz antolatu eta institutu edota herrian eragile propio izatea.

Azkenik, partadaideen artean ikasgela, formakuntza eta abarretan erabiltzen dituzten estrategia feministen elkarbanatzea egin dute.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s