Hemen da XVI. Feministaldia!

Badator Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia, #Sismika lelopean. Aurten inoiz baino lehenago izango da: azaroaren 16tik 20ra feminismoek busti eta astinduko dute Tabakalera. Azken denboran bizitzako arlo guztietan izan ditugun sismo eta astinaldien ondoren, inoiz baino ezinbestekoagoa bilakatu da bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea, eta hori feminismoetatik eta sorkuntzetatik egin nahi dugu.

espero ez dugun lurrikara da #sismika
kultura feministak dakarren luizia
ordena astintzeko behar bizia

#sismika dira emakumeen* bizitzek jasaten dituzten dardara bortitzak: biolentziak, sexualizazioa, kriminalizazioa, kanporaketak.

#sismika dira gorputzen desplazamenduak lurraldeetan: zer ezberdinak diren bidaia derrigortuak edo soilik batzuen beharrei erantzuten dieten prozesu turistifikatzaile eta gentrifikatzaileak.

#sismika dira emakumeek* elkarrekin garatzen ditugun estrategia, gerra, disidentzia eta erresistentziak.

gure dardara ederra delako
gure desira zentrala delako
araka dezagun zapaltzen dugun lurra
lokaztu dezagun sistema munduan


Ya llega el XVI. Feministaldia!

Bajo el lema #Sismika, llega un año más el Festival de Cultura Feminista Feministaldia, en su XVI edición. Este año será antes que nunca: del 16 al 20 de noviembre los feminismos mojarán y azotarán Tabakalera. Después de los sismos y sacudidas que hemos tenido en todos los ámbitos de la vida en el último tiempo, se ha hecho más imprescindible que nunca imaginar y construir otro mundo vivible, y lo que queremos hacer desde los feminismos y la creación.

#sismika
es un terremoto inesperado
es el feminismo y su temblor
es el orden agitado

#sismika son los movimientos que sacuden las vidas de las mujeres*: violencias, sexualización, criminalización, expulsiones.

#sismika son los desplazamientos de los cuerpos en los territorios: qué distinto el viaje forzoso del proceso de turistificación y gentrificación.

#sismika son las estrategias, guerras, disidencias y resistencias que activamos juntas.

nuestro temblor y su belleza,
nuestros deseos en el centro,
removiendo la tierra que pisamos

Deja un comentario