ABENDUAK 15
- 18:00 Liburuaren aurkezpena ni, Vera. Itxaso Martin Zapirain
- Aurkezlea: Aitziber Alonso
- Arteleku (Kristobaldegi 14. Loiola. Donostia)
Pasa den martxoan kaleratu zuen Itxaso Martin Zapirainek “ni, Vera”, bere lehen nobela, eta Feministaldian aurkeztuko du abenduaren 15ean Artelekun.
Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981), ikus-entzunezko Komunikazioan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da. Ikerketa feministak eta generokoak masterra egin ondoren, egun, emakumea eta psikiatriari buruzko tesia egiten ari da. Kazetari lanetan, irratian zein telebistan aritu da.
Itxasok 111 Akademiak egindako elkarrizketan esandakoaren arabera, Vera pertsonaiaren oinarrian bere birramona dago. Psikiatrikora bisitak egin izan zizkion, baina xehetasun handiegirik gabe. Adinean aurrera egin ahala eta bizitzan hainbat esperientzia bizitu ondoren, haren berri jakin nahi zuela erabaki zuen. Ikerketa bat egiten hasi zen, nobela idazteko edota orain eskuartean duen tesiari ekiteko inolako intentziorik gabe. Psikiatrikoan bertan izan zen, eta hainbat liburu ere irakurri zituen. Hemendik kanpoko idazleek idatzitako zenbait liburu eskuratu zituen, beraz, emakumearen eta psikiatriaren arteko lotura hori egiten zutenak eta, horrekin batera psikiatrikora joan eta bere birramonari buruzko txostenak irakurri zituen. Horixe izan zen abiapuntua. Beharrezkoa zuen ikerketa egitea, irudimenean zituenak beldurra ematen baitzion.
Egun emakumea eta psikiatriaren inguruko tesian murgilduta dabil eta gaia isiltasunetik lantzen ari da, bereziki eroak bezala sailkatutak dauden emakumeak nola isilarazi egin zituzten aintzinean.

INFO
Tokia: Arteleku. Kristobaldegi 14. Loiola. Donostia
Iritsi daiteke:
- autoz, Donostia (Amara) Hernani errepidetik
- 26 zkia. autobusez (Txomin Eneako geltokia eta hurrengoa)
- topoz (Loiolako geltokia)
- Renfe (Aldiriko trena) Brinkola-Irun Loiolako geltokia
1 Comment