ABENDUAK 15
- 18:30-20.00. Feminismoa eta bertsolaritza
- Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Aitzpea Leizaola
- Arteleku (Kristobaldegi 14. Loiola. Donostia)
Feminismoa eta Bertsolaritzari buruz arituko dira Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, eta Aitzpea Leizaola abenduaren 15ean Feministaldiak antolatu duen solasaldian.
Azken urteotan emakumeak leku egiten joan dira bertsogintzan. Baina beti izan dira: batzuk mojak ziren eta komentuetan abesten zuten, edota familiartean… Emakume bertsolariek historian izan duten presentziari buruzko lehen erreferentziatzat hartu ohi da 1986a. Urte horretan Bertso Txapelketa batean lehen aldiz agertu baitzen emakume bat: Kristina Mardaras (1948). Bera mugarria izan zen, ordutik aurrera hasi baitziren emakumeak bertsotan. 2009an, berriz, beste mugarri bat jarri zuen Maialen Lujanbiok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazita, historian txapela jantzi duen lehen emakumean bilakatuta.
Euskal Herriko Bertso Txapelketa nagusia Maialen Lujanbiok irabazi zuenean 2009an, agurreko bertsoaren hasieran, emakumeen aldarria egin izana adierazgarria izan zen:
Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko gobaraz,
gogoratzen naiz lehengo amonez,
gaurko amaz ta alabaz (…)

Lorea Agirre kazetariaren esanetan, bertso horrekin Lujanbiok hizkuntzaren eta bertsoaren transmisioan mendeetan protagonista izan diren emakumeak esparru publiko nagusira ekarri zituen, «konszienteki», eta hamasei mila lagunen begien aurrean jarri zuen. «Txapel janzte ekitaldia, hamasei mila lagunen aurrean, eta Lujanbiok bota zuen azken agurreko bertsoak laburbiltzen du bertsolaritzaren baitan emakumeek ireki duten bidea», azpimarratu du.
Edurne Begiristainen testutik hartutako informazioa.
INFO EMAKUMEAK ETA BERTSOLARITZA
- Gaiari buruzko bideoak
- Zuzeu
- Derhitzot
- Argian elkarrizketa: Ainhoa Agirreazaldegi
- Uxue Alberdi BIO
- Aitzpea Leizaola Wikipedian
- Aitzpea Leizaola Bertsozalean
Tokia: Arteleku. Kristobaldegi 14. Loiola. Donostia
Iritsi daiteke:
- autoz, Donostia (Amara) Hernani errepidetik
- 26 zkia. autobusez (Txomin Eneako geltokia eta hurrengoa)
- topoz (Loiolako geltokia)
- Renfe (Aldiriko trena) Brinkola-Irun Loiolako geltokia