Nolako emakumea nahi dut izan?

Nerea Sanchoren tailerra Feministaldian sexualitatea izan zuen abiapuntu, eta horren inguruan gaur egun bizi diren konplexutasunak, kezkak, kontraesanak eta bestelakoak aztertu zituen. Zeren XXI. Mendean hiru sexualitate ereduen elkarbizitza eta nahasketa ematen dira. Bata da eredu moralista, zuzena eta okerra dena definitzen duena, esaterako haurdun geratzeko “arrisku” jokabideak salatzen baitu. Bigarrena eredu biomedikoa deritzote, osasuntsua dena eta ez dena finkatzen duena (infekzioak, eta abar). Eta, azkenik, eredu progresista politikoki zuzena, gakoa plazer gehiago sentitzea “modernoa” garela demostratzeko bultzatzen gaituena.

Nerea Sancho tailerra ematen
Nerea Sancho tailerra ematen

Modeloak erabateko eragina dute pertsonengan, noski, eta saltsa honen erdian norberak bere sexualitatea eraikitzen (ezagutu eta onartzen) ikasi behar du zoriontsu izateko. Gizon eta emakumeak eraikitzea, haien desberdintasunak ezagutuz eta onartuz, gizon eta emakume izateko duen moduarekin koherentziaz bizitzea lortu nahi dugu eta. Gure buruari egin behar diogun galdera hauxe da: Zein gizon mota nahi dut izan? Nolako emakumea nahi dut izan?, ez zer egiten dugun erotikoki edo zer egiten dugun gure genitalekin, hori osotasunaren parte bat besterik ez da.

Sexu gozamen eskubideak autoerotismoa barneratzen du, ongizate fisiko, psikologiko, intelektual eta espiritualaren iturri baita. Banaka, zein binaka, edota X-naka Nerea Sanchok honako “Slow Sex Araudia” gomendatu zuen: Larrutan egin presarik gabe; goza ezazu bost zentzumenetaz; ez ezazu jarri orgasmoa helburutzat, goza ezazu ibilbideaz; aberastu zure bizitza erotikoa, esploratu, berritu; erein zure bikotea harremanean. 

Jon Martin bertsolariaren bertsotan:

Bi aho hitz egiten

musuen lengoaian:

koxkatxo bat lepoan,

sorbaldan jarraian,

mihia irristan. Gustu

gozoak paisaian…

zilborretik behera

bi ezpain ezbaian

gustu gaziagoak

ahoratu nahian.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s