Arte eta Feminismoak: ihespuntuak

Feminismoak tramankulu kulturalak eta errepresentazio-teknologiak deseraikitzeko lana izendatu eta gero, definizio hegemonikoek ekoizten dituzten iruditeria sozialei eta irudiei aurre egiteko esanahi alternatiboak eraiki ditu

Nelly Richard, 2008

Aurtengo Feministaldiari hasiera emango diogu Esther Ferreren, artista donostiarraren, hitzaldiarekin.

ESTHER FERRER

Esther Ferrer 60. hamarkadaren erdialdean ekintzak egiteari heldu zion, hala bere kasa nola ZAJ taldearekin, 1996.an deuseztatu zenarekin. 60. hamarkadaren hasieran Jose Antonio Sistiaga margolariarekin batera lehengo Adierazpen Askatasun tailerra sortu zuen. 70. hamarkadaren erdialdean jarduera plastikoan hasi zen berriro landutako argazkiak, instalazioak, eta Pi eta zenbaki lehenetan oinarritutako koadroak zirela medio.

1999an Veneziako Bienalean Espainia ordezkatu zuen artistarenetako bat izan zen. 2008an Arte- Plastika alorreko Sari Nazionala jaso zuen, eta 2012an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea Saria

Dagoeneko luzea duen performance-artista ibilbidean hainbat festibaletan parte hartu du, Espainian zein atzerrian (Alemania, Italia, Suitza, Belgika , Frantzia,  Danimarka, Norvegia,  Ingalaterra,  Holanda , Polonia, Eslovakia,  Txekiar Errepublika, Hungaria, Bulgaria, Estatu Batuak Kanada,  Mexiko, Kuba, Brasil, Tailandia,  Japon, Korea,  Palestina,  e.a.).

Halaber, bere obraren erakusketak Espainiako eta Europako hainbat museotan izan dira. Arte Ederren Fakultateetan eman ditu ikastaro asko, Kanada, Frantzia, Italia , Mexiko,  Suitza eta Espainian. Irratirako obrak: Al ritmo del tiempo  y TA TE TI TO TU o la agricultura en la Edad Media.

 

OHARRA: Azken orduko arazoak direla eta, Mar Villaespesakin eta Miguel Benllochekin antolatutako mahai-ingurua bertan behera utzi dugu.  

  • EKITALDIAREN FITXA 
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • NON /DONDE: Arteleku
  • DATA: abenduak 17,1
  • ORDUA: 18:00

 

ARTELEKU

Deja un comentario